h1

formspring.me

2011/10/09

venid a mi, preguntas, venid a mi. http://formspring.me/AliceJerseyland

h1

Pelicula favorita, cual es y porque?

2011/05/15

Pelicula favorita, cual es y porque?

Answer here

h1

Gaur Egungo Mundurako Zientzietako Bloga

2010/05/20

Aitor Agirrezabalak, Ander Agirrek, Asier Torrek, Claudia Badasek eta nik blog bat egin dugu, gure GEZko talde lana aurkezteko. Blog honetan biodibertsitateari, kutsadurari, eta beste hainbat gairi buruz idatzi ditugun testuak argitaratu ditugu. Espero dugu zuen gustukoa izatea!

http://batx1agez.wordpress.com/



h1

«Orain bizitza bukatu da. Biziraupena hasten da»

2010/05/16

Orain dela 160 urte, Seattle izeneko indiarren buruzagiak eskutitz bat bidali zion Franklin Pierceri, Estatu Batuetako presindenteari. Presidenteak, indiarren lurrak erosi nahi zituen, eta indiarrek baldintza batzuk jarri zituzten.

Hemen irakurri ahal duzue eskutitza: Carta de Seattle a Washington.

Benetan, oso eskutitz polita da. Baina zer esngo zuen Seattlelek bere lurrak orain ikusiko balituzke?

h1

Gaixotasun arraroak

2010/05/14

Gaixotasun arraroak, Europar batasunak dioenez, 10.000 biztanleko bost biztanle baino gutxiagotan ematen diren gaixotasunak dira. Gaixotasun hauek heriotza ekartzen dute, edo baliaeztasun kronikoa. Hala ere, superpopulazioa dela eta, proportzio honetan (5/10.000) baino gehiago ematen diren gaixotasun batzuk ere gaixotasun arraroak kontsideratzen dira.

Espainian, mota honetako gaixotasunez afektatutako pertsonen kopurua 20.000 baino gutxiagokoa da, beraz Espainiako biztanle kopurua 45.989.000koa dela jakinda, lehen aipatutako proportzioa (5/10.000) bai betetzen dela esan dezakegu.

6.000 gaixotasun arraro baino gehiago daude, eta 4.000 baino gehiagok ez dute tratamendu eraginkorrik. Gaixotasun hauek tratatzeko erabiltzen diren medikamenduei “medikamendu umezurtz” deritze, ez direlako oso komertzializatuak egoten (diru gutxi irabazten baita hauek komertzializatuz). Horregaitik, gobernuek diru laguntzak ematen dituzte medikamendu hauek komertzializatzeko, baina proportzio hau desberdina da beste herrialde batzuetan (Estatu Batuetan adibidez, 7,5/10.000-koa da proportzioa, eta australian 1,1/10.000-koa), horregaitik diru laguntzak herrialde desberdinetan ez daude medikamendu berdinetara zuzenduta.

Gaixotasun arraroen adibide batzuk hauek dira: albinismoa, hemofilia (A eta C motatakoak), fanconiren anemia,… Informazio gehiano nahi baldin baduzu, hau da gaixotasun infekziosoek kaltetutako pertsonen web guneko helbidea: http://www.enfermedades-raras.org/

h1

Era guztietako fotografo eta fotografiak

2010/05/12

Ziur aski, guztiek ezagutzen dituzue argazki famatu batzuk: Le baiser de l’Hotel de Ville (Doisneauena, non bikote baten ustekabeko topaketa erretratatzen da); national geograhickean agertu zen argazkia, emakume afgano batena;… Baina, egia esan, oso fotografo gutxi ezagutzen ditugu. Horregaitik, gaur egungo argazkilari batzuen argazkiak bilatu ditut, estilo oso ezberdinetakoak:

1- Eric Lafforgue: argazki etnikoak ateratzen ditu, hainbat herrialdeetan: arabia saudi, ethiopia, china,…

2- Oleg Duryagin: Oso argazki monokromatikoak, lehen aipatutako fotografoarekin ez dute ezer amankomunean.

3– Chris Anthony: Irudi misteriotsuak, beldurgarriak ere batzutan. Argazki hau panoramikoa da, beraz, argazki osoa ikusteko, argazkian zakatu beharko duzue.

4-  Zena Holloway: ur azpiako argazkiak.

Ikusten duzuenez, hainbat motatako fotografoak daude. Beraz, orain ez duzue aitzakirik argazkilaritzan zertxobait gehiago interesatzeko.

h1

Nanozientzia, zer da?

2010/05/11

Gaur egun nanoteknologiari buruz asko hitz egiten da, izan ere, gobernuek diru asko inbertitzen dute nanozientzian. Baina, zer da nanoa?

Nano bat 10-9 metro dira. Hau da: 0,000000001 metro. Eta zer sartzen da hain distantzia txikian? Bakteria batek 3000-50000 nanometro neurtzen ditu, birus batek 30-50 nanometro, eta nanometro baten 10 hidrogeno atomo sartzen dira. Beraz, zergaitik ematen zaio hainbat garrantzia nanozientziari, eta zer lortu nahi da hain tamainu txikiko gauzak sortuz?

Nanoen eskalan lan egiteak atomoak manipulatzea baimentzen du. Gainera, nanoen eskalan lan egitean substantzien ezaugarriak aldatzen dira. Adibidez: erroman, orain dela milaka urte egiten zituzten zeramikako ontziak, urrearen koloreaz margozten zituzten. Baina hau egiteko erabiltzen zuten pintura ez zen benetako urrea, burdina eta beste metal batzuk baizik. Hau honela lortzen zuten erromatarrek: metal batzuk nahasten zituzten, eta prozezu luze baten ondoren, nano tamainako partikulak lortzen zituzten. Partikula hauek, lehen aipatu den moduan,  jatorrizko substantzien ezaugarri ezberdinak zituzten, kasu honetan: urre kolorea.

Naturan ere, garrantzia handia duten nano tamainako substantzia magnetikoak aurkitu ahal ditugu animali batzuetan, konkretuki, bidaiatzeko lurraren kanpo magnetikoaz baliatzen diren animalietan. Usoak adibidez, mokoan nano tamainako partikula magnetikoak dituzte, eta hauek erabiltzen dituzte orientatzeko.

Orain, medikuntzan, nanopartikulak erabiltzea ikertzen ari da, medikamenduak (edo askotan zelula amak) garraiatzeko gorputzaren barruan. Honela, medikamendua nanopartikulekin lotzen da, eta hauen bidez, medikamendua gorputzaren puntu konkretu batera eramaten da, efektu lokalizatuago bat lortuz eta tronbosiak ebitatuz (beste gauza askoren artean). Medikuntzan ere, kantzerrak detektatzeko eta ehun kantzerosoa eliminatzeko erabiltzea ikertzen ari dira zientzialariek.

Beraz, nanoteknologiaren bidez lortu ahal diren gauza guztiak ikusita, nanoteknologia ikerkuntzaren etorkizuna dela esan dezakegu.

h1

Beloa eramatea… eskubidea ala eskubideen zapalketa?

2010/05/07

Azken urteetan etorkinen kopurua Europan handitu egin da, eta honek hainbat egoera berezi egotea eragin du, hainbat kulturetako pertsonak bizi baitira toki berean. Pertsona hauek sinesmen eta ohitura ezberdinak dituzte, eta hauetako askok arraroak dirudite tokiko biztanleentzat. Ohitura hauetako bat emakumeak belo eramatearena da, islamiarren tradizioa; onartu al da emakumeek hijaba (burua inguratzen duen zapia) eramatea gizarte feminista batean? Burkak (gorputza guztiz estaltzen duen jantzia) eraman al dituzte emakumeek lanera edo ikastetxera?

Askoren iritziz emakume huek beloa eramateko eskubidea dute; beste batzuren ustez, gizonek inposatutako janzkia da. Dena dela, lurralde islamiarretan estalki hau erabiltzea nahitaezkoa da emakumeentzat, eta herrialde hauetako hainbat gizon zein emakume hau ez erabiltzearen guztiz aitzi daude. Hau harrigarria iruditu ahal da Europako bizilagunentzat: nola nahi izan al du emakume batek bere gorputza guztiz estaltzen dituzten arropak eraman? Eskola askotan jantzi hauek eramatea debekatu egin da, eta beste herrialde batzuetan (Belgikan, adibidez) funtzionario publikoei debekatu egin zaie lanean hijaba erabiltzea; izan ere, Belgikan burka eramatea debekatu egin da.

Nire ustez hijaba debekatzea gehiegizkoa da, ohiturak errespetatu behar dira, baina ohiturak aldatu egiten dira, eta batzuk aldatu behar dira nire iritziz. Aldatu behar den tradizioetako bat burka eramatearena da, honek bai ez dituelako emakumeen eskubideak errespetatzen. Nolanahi ere, beste puntu bat kontuan hartu behar da: emakume hauen familiek emakumeetan eragiten duten presioa. Pasadan urrian, Ciudad Realeko Saadia izeneko emakume bat jipoitu zuten bere familiakoek beloa ez eramatea erabaki zuelako. Esandako guztia kontuan hartuta, hijaba eramatea edo ez eramatea emakume hauen aukera dela uste dut, eta horregatik legeak gogorrago zigortu beharko lituzkete bere sinismenak emakume hauei imposatzen saiatzen dituzteneei (Saadia jo zuten gizonak, esaterako). Gizon hauek, eta ez beloak, direlako emakumeen eskubideak benetan zapaltzen dituztenak.

h1

Kakalardoen bukaera: orain dela 40 urte

2010/04/13

Orain dela 40 urte eta hiru egun guztiok ezagutzen dugun The Beatles musika taldea banandu zen (1970eko apirilaren 10ean). Liverpooleko talde hau John Lennon, Paul McCartney, George Harrison eta Ringo Starrek osatzen zuten, eta ospea loru zuten 1962an, Love Me Do izeneko abestia grabatu zutenean. Rolling Stone aldizkariaren arabera, muduko 50 musika talde hobereen artean daude, eta bere musika 1970ko hamarkada definitzen lagundu zuen. Taldeak hamabi album eta sei pelikula egin zituen.

Azkenik, bere abesti ezagunenetako baten bideoa:

PD: hasieran, taldearen izena «The Beetles» izan zen, hau da: kakalardoak. Hortik post honen izenburua.

h1

Azkenaldian ikusi ditudan (eta gomendatzen ditudan) filmak

2010/03/31

·Milk (mi nombre es Harvey Milk): politikari gay bati buruzko filma, benetako gertakizun baten oinarritutakoa. Nahiz eta hasieran filmak ez ninduen guztiz konbentzitzen, nahiko ona iruditu zitzaidan hau ikusten bukatzerakoan. Hainbat sari irabazi ditu pelikula honek, adibidez: jatorrizko gidoi onenaren oskar saria.

·Amelie: film frantziarra, pertsonai kurioso askorekin. Amelie izeneko emakume gazte bat, ezagutzen dituen pertsona guztien bizitza konpontzen saiatzen da. Komedia erromantikoa da, eta bost oskar sarietara proposatua izan zen.

·The clorkworkorange (la naranja mecanica gazteleraz): Mutil gazte bat eta bere laguntaldea gauero elkartzen dira hainbat gaiztakeri egiteko asmoz. Mediku talde batek talde honetako kriminal bat «sendatzen» saiatzen da, hau da: pertsona ona bihurtzen. Ez da pelikula atsegina, indarkeria asko agertzen baita, baina bai interesgarria.