h1

Azkenaldian ikusi ditudan (eta gomendatzen ditudan) filmak

2010/03/31

·Milk (mi nombre es Harvey Milk): politikari gay bati buruzko filma, benetako gertakizun baten oinarritutakoa. Nahiz eta hasieran filmak ez ninduen guztiz konbentzitzen, nahiko ona iruditu zitzaidan hau ikusten bukatzerakoan. Hainbat sari irabazi ditu pelikula honek, adibidez: jatorrizko gidoi onenaren oskar saria.

·Amelie: film frantziarra, pertsonai kurioso askorekin. Amelie izeneko emakume gazte bat, ezagutzen dituen pertsona guztien bizitza konpontzen saiatzen da. Komedia erromantikoa da, eta bost oskar sarietara proposatua izan zen.

·The clorkworkorange (la naranja mecanica gazteleraz): Mutil gazte bat eta bere laguntaldea gauero elkartzen dira hainbat gaiztakeri egiteko asmoz. Mediku talde batek talde honetako kriminal bat «sendatzen» saiatzen da, hau da: pertsona ona bihurtzen. Ez da pelikula atsegina, indarkeria asko agertzen baita, baina bai interesgarria.

Un comentario

  1. Niri Amelie asko gustatu jatan, Harvey Milk ere oso pelikula ona da baina hasiera… Aspergarria iruditu jatan.



Deja un comentario